Jakin ahal izan dugunez, arraunlariak ez zeuden gustura entrenatzailearekin eta duela bi aste eta erdi lehertu egin zen egoera. Arraunlariak ez zetozen bat entrenatzailearekin kirol arloan eta, bi aldeek hitz egin eta gero, entrenatzaileak onartu egin zuen ez jarraitzea, proiektuak aurrera egin zezan. Gero, zenbait gorabehera tartean, arraunlariek erabaki zuten traineruarekin ez jarraitzea. Egoera zuzendu nahian, arraunlariek eskatutako entrenatzailea jartzea erabaki zuen azkenean zuzendaritzak, baina ordurako 11 arraunlari bakarrik agertu ziren jarraitzeko prest.
Gorabeherak gorabehera, aurten ere ez da emakumeen trainerurik izango.