Gipuzkoako bela txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian

Baleike 2017ko mai. 25a, 09:06

Gurutzaontzien Gipuzkoako XII. bela txapelketa-Zumaiako Udala saria jokatuko da maiatzaren 27an eta 28an Zumaiako uretan. Gurutzaontzien IRC 2017 Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da eta bertan euskal kostaldeko eta Kantabriako ontzi onentsuenek hartuko dute parte.

Txapelketa Zumaiako Klub Nautikoak antolatuko du, Euskadiko Kirol Portuak, Zumaiako Udala, Marina Urola eta Gipuzkoako Bela Federazioarekin batera. Bertan, IRC (IRC 2017 neurketa ziurtagiria dutenak) eta Open mailako (ziurtagiri hori ez dutenak) ontziek hartu ahal izango dute parte. Parte-hartzaileek federazioaren lizentzia izan beharko dute. Izen-ematea ostiralean 20:00etan itxiko da. Horretarako bela@clubnauticozumaia.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.

Larunbatean 13:00etan hasiko dira lehen probak eta igandean 12:30etik aurrera. Itsasoaren eta haizearen baldintzen arabera egingo dira estropadak. Estropada hauek kostaldetik ahalik eta hurbilen egingo dira, belaontzien maniobrak lurretik jarraitu ahal izateko.