Forondako eskoletako fruituak Oxford aretoan

Baleike 2017ko mai. 24a, 20:11

Kulturarekin lotuta Forondan ematen diren kurtsoak bere amaierara heltzen ari dira eta urtean zehar ikasitakoa erakusteko ordua heldu da. Pasa den asteazkenean zabaldu zen Alondegiko Oxford aretoan zeramika eta egur tailaren tailerretan egindako lanen erakusketa. Ekainaren 4ra bitartean ikusi ahal izango dira.

Erretiluak eta pitxarrak, lauburuak eta palak erakusten dira, baina, baita, egurra edota zeramika erabilita abstrakziozko lanak ere. Erakusketa hau egunero dago zabalik 18:30etatik 20:30etara; asteburu eta jaiegunetan eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.