Aldundiaren aurrekontuetan parte hartzeko aukera dago Beheko plazan

baleike 2017ko mai. 23a, 14:05

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018ko aurrekontuetan parte hartzeko aukera zabaldu du herriz herri martxan dagoen prozesu parte hartzailearen bitartez. Gaur Zumaian izango dira 19:00ak arte, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen dituzte.

Karpan dagoen teknikariak kontatu duenez inprimaki erraz bat bete beharko du parte hartu nahi duenak. Formularioa hiru ataletan aurkitzen da banatuta. "Hasieran, 'Zeintzuk dira 2018ko aurrekontuetarako zure proposamenak?' galderari erantzun beharko zaio. Gero, 'Zein uste duzu dela Gipuzkoaren etorkizuneko erronkarik nagusiena?' galderari, eta azkenik, inprimakian agertzen diren aukeretatik hiru esparru aukeratu beharko dira", kontatu du.

Karpara azaldu ezin duen herritarrak baina, beste hainbat kanal izango ditu ekarpenak egiteko. Hala nola, gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean, Foru Aldundiaren Erregistroa ala tokian tokiko erregistro publikoetan, eta Gipuzkoako Foru Aldundian.

Bestetik, arratsaldeko 18:00etan, Hogarrean, Joseba Muxika Herritarren Partaidetzako zuzendariak topaketa egingo du Jubilatuen elkarteko kideekin.