'Zer da zuretzat Geoparkea?' argazki lehiaketa jarri dute abian

Baleike 2017ko mai. 23a, 13:58

Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du. 'Zer da zuretzat Geoparkea?' galdera erantzungo da argazkien bidez. Maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean Geoparkeko argazkiak Twitter eta Instagram sare sozialetan partekatuko dira horretarako.

Argitalpenetan #Geoparkea traola/etiketa erabiliko da. 

Hauek dira irabazi ahal izango dituzun sari bikainak:

  1. Geoparkeko bisita gidatua + Errota Berri jatetxean bazkaria 2 lagunentzat
  2. Geoparkeko bisita gidatua 2 lagunentzat + GeoGourmet otarra.
  3. GeoGourmet otarra.