Iazko aurrekontu irekien prozesua indartzeko asmoarekin, ekarpenak jasotzeko epea luzatu egin dute aurten. Hala, ia bi hilabeteko iraupena izango du aurtengo ekimenak: maiatzaren 2tik ekainaren 30a arte. Beste berrikuntza bat ere badago, gainera, izan ere, prozesu hori 37 herritan egingo da, iaz baino 21 gehiagotan.
Bihar Zumaian izango dira Imanol Lasa foru bozeramailea eta Joseba Muxika Herritarren Partaidetzako zuzendaria, teknikariekin batera. Beheko plazan jarriko dute karpa 10:00etatik 19:00etara.