Nordic Walking ikastaroa izango da larunbatean

baleike 2017ko mai. 22a, 10:18

Larunbatean, maiatzaren 27an, Nordic Walking-eko oinarrizko ikastaroa emango da Zumaian. Izen-ematea 602 332 536 telefonora deituta egin daiteke.

Nordic Walking kirol diziplina, bastoiekin, oinezko martxak egitea da. Iparraldeko herrialdeetan du jatorria eta gero eta ezagunagoa egiten ari da gure artean. Hain zuzen, kirol honetara gerturatzeko asmoz, Ipar Martxa egingo da larunbatean. 

Hiru orduko iraupena izango duen oinarrizko ikastaroa izango da, 09:00etatik 12:00etara. 30 euro ordaindu beharko dira eta bastoiak utzi egingo dituzte. Informazioa eskuratzeko eta izen-emateko 602 332 536 telefonora deitu beharko da.