Itxas-Gainek Espainiako maratoi txapelketan lortutako emaitzak

Baleike 2017ko mai. 21a, 18:38

Extremadurako Alange urtegian jokatu da asteburu honetan piraguismoko Espainiako maratoi txapelketa. Partaidetza zabala izan du: estatu osoko 75 klubek hartu dute parte, horien artean Zumaiako Itxas-Gainek. 

Hauek dira zumaiarrek lortutako emaitzak:

23 urtez azpikoetan, K1ean, Irati Osa hirugarren izan da. Gizonezkoetan, Martin Egaña 12.a izan da. Estropada berean, Unai Gereka hirugarren heldu da, baina kanporatu egin dute. Beteranoetan, Xabier Osak txapelketa irabazi du bakarka eta K2an laugarren izan da Vicente Royo Gatxirekin.

Kadetetan, Unai Ilundain eta imanol Txapartegi hamargarren izan dira K2an; K1ean, emakumezkoetan, Itziar Carmona 16.a izan da, Sara Rezola 25. eta Leire Sanchez 26. Mutiltan, Alex Lazkano 32. izan da eta Unai Casquero 34. Jubeniletan, Elene Carmona bederatzigarren izan da.