Ongi komunikatzeak gehiago saltzea dakar

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 19a, 17:11

Enpresa bat komunikazioaren ikuspegitik zein egoeratan dagoen ikusteko autodiagnostiko-testaren aurkezpena egingo da maiatzaren 25ean Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteak 2015 eta 2016an zehar arte grafikoko sektoreko enpresen lankidetza sustatzeko hainbat ekimen bideratu genituen. Horren ondotik, eskualdeko hainbat enpresek Paopao elkartea sortu dute, eskualdeko arte grafikoetako enpresen elkartea.

Maiatzaren 25eko jardunaldian elkarte horrek eta guk landu dugun tresna bat aurkeztuko dugu, hain zuzen ere, enpresa bat komunikazioaren ikuspegitik zein egoeran dagoen erakusten duen autodiagnostiko-testa. Tresna hori aurkezteaz gain, jardunaldian parte hartuko dute bi enpresek eta komunikazio estrategietan aditua den pertsona batek, esperientzia eta adibide arrakastatsu batzuk ikusteko.

Ikus albistea gure webgunean.