2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra izango da

baleike 2017ko mai. 19a, 14:29

Zumaiako Soldadura Zentroan 2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra zabalduko da. Bertan soldadura, fabrikazioa eta muntaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen dira. Ikasketak horiek 2 urteko iraupena dute.

Ekainaren 5etik 16ra zabalduko da aurre izen ematea Soldadura Zentroan, 9:00etatik 13:00etara. Ikasketen helburua da batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaiako lanbidearen oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako ikasketak dira. Informazio gehiago hemen.