Txepetxa elkarteak 39. urteurrena ospatuko du bihar

Baleike 2017ko mai. 19a, 11:17

Estazioan kokatuta dagoen Txepetxa elkarteak 39. urteurrena ospatuko du bihar, maiatzaren 20an. Hori dela eta, hainbat ekitaldi izango dituzte.

Lehendabizi, hildako bazkideen aldeko meza izango dute Zumaiako parrokian arratsaldeko zazpietan. Ondoren, elkartean bertan, mahai bueltan afari ederraz gozatuko dute.