(BIDEOA) Metal topaketako kontzertu didaktikoa

baleike 2017ko mai. 18a, 16:42

Zumaiako Udal Musika Bandak eta Musika eta Dantza Eskolak elkarlanean metal topaketak antolatzen dituzte, metalezko instrumentuak ezagutzera eman eta bultzada emateko helburuarekin. Aurtengo edizioan, besteak beste, Zumaiako eskoletako ikasleentzat zuzenduriko kontzertu didaktikoa eskaini da.

Arratsaldeko 15:00etan izan da zita. Donostiatik etorritako bost musikarik, kontzertu didaktikoa eman dute Aita Mari aretoan. Herrialde ezberdinetako doinuak eta melodiak jo dituzte, mundu osoko bidaia bat irudikatuz. Abestien artean, instrumentuen jatorria zein den eta horiek jotzeko modua ere azaldu die ikasleei. Ondoren, boskote berak, Tximista tabernan eskainiko du kontzertua, 19:30ean.

Amaitzeko, Txori Txiki Musika Eskolako irakasleak gogorarazi du hurrengo astean ate irekien jardunaldia egingo dutela nahi duenak instrumentuak ikusi, ezagutu eta probatzeko.