Oikian kokatuta dagoen Siemens enpresan egingo dituzte gasezko motor berriak

baleike 2017ko mai. 18a, 16:06
Argazkia: Mikel Arrazola/Irekia.

Bi megavatt-eko motor horiek bere sektoreko erreferente izango dira, eta zilindrada gehiago eskainiko dute. Bereziki elektrizitatearen, industriaren eta kogenerazioaren errendimendua hobetzeko diseinatuak daude. 

Gaur goizean, Arabako Parke Teknologikoan, Miñaon, aurkeztu ditu Siemens enpresa alemaniarrak gasezko bere motor berriak. Bi megavatt-eko potentzia izango dute, eta batez ere, argi indarra sortzera bideratuak izango dira.

Aurkezpen horretan, besteak beste, Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua), Olivier Bécle (Power & Gas esparruan Siemensek Espainian duen zuzendari nagusia) eta Mikel Igartua (Power & Gas esparruko motorren saileko presidenteordea) izan dira.

EITBko web orrialdean jakin dugunez, Beclek motor horiek mundu mailan erreferente izango direla azpimarratu du, "une honetan merkatuan dauden motorren artean errendimendu onena duena da, % 45,5eko efizientziarekin".

Arantxa Tapia sailburua ere pozik agertu da, bere hitzetan I+G eta eraginkortasun energetikoa bateratzen dituzten proiektuek, industria eraginkorragoa eta garbiagoa lortzen dutelako.