Zumaia eta Astigarraga aurrez aurre esku huskako Herriarteko Txapelketan

Baleike 2017ko mai. 18a, 11:54
Kanporaketan parte hartuko duten Zumaiako pilotariak.

Bihar, ostirala, jokatuko dute Zumaiako eta Astigarragako pilotariek Aitzuri pilotalekuan, 19:30etik aurrera.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako Zumaia eta Astigarragaren arteko joaneko partidak jokatuko dira bihar Aitzurin. Hauek dira parte hartuko duten Zumaiako pilotariak:

Kadete mailan: Ekaitz Alcantara eta Julen Beristain
Jubenil mailan: Oier Larrañaga eta Peio Etxabe, eta
Nagusi mailan: Jokin Iriondo eta Julen Alkorta.

Itzulerako partidak maiatzaren 28ko asteburuan jokatuko dira Astigarragan, Ekaitz Alcantara eta Julen Alkortaren ordez Peru Gainza eta Urtzi Iribarrek jokatu dutelarik.