‘El viajante’ film irandarra emango da gaurko zine forum saioan

Baleike 2017ko mai. 18a, 09:40

Aurten estreinatu den film irandarra emango da gaur, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Farhadi zuzendariaren azken lana indartsua eta hunkagarria izateaz gain, teknikoki maisulan bat da.

Pelikula honetan Emar eta Rana Teherango erdigunean bizi den bikote baten historia kontatzen da. Halako batean, bizi diren apartamentua utzi beharko dute, eraikinean egin behar dituzten lan batzuk direla eta. Bizitoki berria topatuko du bikoteak, baina aurreko apopiloarekin lotutako arazo batzuek ondorio larriak izanen dituzte bikotearen eguneroko bizitzan.