baleike.eus

Bilbon ospatuko den Musikaldia 2017 jaialdian izango dira Zumaiako Musika Eskolako flautistak

Baleike 2017-05-17 17:26   Kultura

Maiatzaren 20an, larunbatean, Euskal Herriko Musika Elkarteak bi urtetik behin ospatzen duen musika festan parte hartuko dute Zumaiako Musika Eskolako flautistek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 46 eskoletako 3.800 ikasleekin batera Bilbon izango dira eskoletan egiten den lana erakusten. 

Goizeko 10:00etan hasiko da Musikaldia 2017. Hasierako ekitaldia Gasaren plazan egingo da, udaletxe parean. Bertan parte hartuko duten eskolei oroigarri bat eman eta Imanol Urbieta pedagogo eta haur kanta ugariren egile zarauztarrari omenaldi txiki bat egingo zaio.

10:30tan 'Abian da Festa' abestia estrenatuko da, Musikaldian parte hartuko duten musikariekin.

10:45ean Areatzako kioskotik hasita, kalejira desberdinak irtengo dira Musikaldian egongo diren eszenatoki desberdinetara. Gure ikasleek Arriaga Plazan dute hitzordua 12:25ean. Bertan Azpeitiko ikasleekin batera hiru kantu eskeiniko dituzte: Trainen 'Drive By’,  Adelen 'Rolling in the Deep' Adele eta Lenkaren 'The Show'.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa