Viveros San Antongo gazteenak bikain Gipuzkoako txapelketan

baleike 2017ko mai. 16a, 16:40

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistek Gipuzkoako txapelketa izan dute pasa den larunbatean Ataunen. Arritxu Iribarrek egin du txapelketa honen kronika.

Garazi Bergarak Gipuzkoako azpitxapeldun gelditu da alebin mailako gipuzkoako txirrindularitza txapelketan.  Ataunen aurreko larunbatean zirkuito oso tekniko, eta erritmo aldaketa asko eskatzen zuen batean leihatu zen txapelketa. Neskek finalak jokatu zituzten zuzenean eta alebinetan 11 izan ziren parte hartzaileak, hiru nabarmenduz, lasterketa erdia buruan egin bait zuten Malena Rodrigezek, Garazi Bergarak eta Arane Perezek; hiruretatik kilometro askotan ardura Zumaiako txirrindulari elkarteko-Viveros San Antongo Garazi Bergarak eraman zuen eta azkenean esprintean Arane Perezek aurrea hartu zion. Garazi Bergara zumaiarrak bigarren sailkatu zen baina lasterketan aurpegia emanez eta aginduz, eta kirolean adin honetan hori da garrantzitsuena, beraz bere zuzendaria Joseba Larrañaga harro zegoen txirrindulari gazteak egindako lanaz. Infantil mailan 15 parte hartzaileren artean Maddi Etxabe oikiarra 10. sailkatu zen, lasterketa pelotoian eginez, hori bai gogotik sufrituta eskuin horkatilean esgintze batek eragozpenak sortzen bait zizkion, minaz gain.

Mutiletan alebinak 3 sailkapen lasterketa jokatu zituzten eta Anuek Gojenola finalerako gelditu zen, bertan 43 txirrindulariren artean 30. sailkatu zen, beti pelotoian segtizea lortu zuelarik. Lehen urteko ziklistarentzat lorpen handia. Viveros San Antongo beste kiderik ez zen finalerako sailkatu. Infantiletan berriz Kimetz Etxabe eta Aitor Agirre beste behin lasterketa txalogarria eginez onenekin leihatu ziren. Eroso sailkatu ziren finalerako eta azken lasterketan, errito ikaragarrian jokatutako proban, Kimetz Etxabe 8. sailkatu zen eta Aitor Agirre 14.  Benetan bikaina bi txirrindularien jarrera karreran, beste ordezkariak ez ziren finalean sartu nahiz eta oso gertu izan.

Datorren asteburuan Errenterian  dute hitzordua alebin eta infantilek. Joseba Larrañaga arduraduna, pozik da txirrindulari guztien ikasteko gogo eta ilusioarekin eta lasterketetan erakusten duten gogo eta jarrerarekin, ez dira gurpilean Joan eta konformatzen direnak; adin hauetan irabaztea baino garrantzitsuagoa da jarrera eta horretan txapeldun dira taldeko kide guztiak.

Kadete mailan, Abadiñon 49 km-ko ibilbide oso gogorrean 3 mendaterekin, azkena 2. mailakoa. Helmugarako 8km faltan, ta 182 ziklistekin irteeran, Euskal Herri osoko txirrindulariak leihatu  ziren. Antton Tolosak amaitzea lortu zuen 99.a izan zen; Viveros San Antongo bigarren kideak, Mikel Manzisidorrek denboraldiko lasterketarik onena egin zuen eta 15 km faltan behartu zuten antolatzaileek lasterketa uztera. Oso karrera ona izan zen bientzat. Datorren igandean Ataunen izango dute Gipuzkoako egutegiko lasterketa.