Grebara batu dira Herri Eskolako irakasleak

Baleike 2017ko mai. 16a, 13:34
Donostiako manifestazioan hartu dute parte Herri Eskolako irakasleek.

EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haur-eskoletan greba eguna dute gaur, "Eusko Jaurlaritza inposatzen ari den murrizketen aurka eta inbertsio publiko handiagoa eskatzeko". Zumaiako Herri Eskolan irakasleen %75 inguruk egin du greba. Donostiako manifestazioan hartu dute parte, sindikatuen deialdiarekin bat eginda.