San Pedro jaiak antolatzeko bilera irekia egingo da datorren asteartean

Baleike 2017ko mai. 16a, 10:58

Aurtengo San Pedro jaiak ekainaren 28an hasiko dira, asteazkenean, eta asteburuan zehar jarraituko dute.

Udaleko kultura sailak, San Pedroak antolatzeko bilera irekia antolatu du maiatzaren 23an elkarteek, taldeek edo norbanakoek dituzten proposamenak aurkezteko.

Bide batez, jai horiek antolatzeaz gain, uztaileko eta abuztuko ekitaldien lanketa egiten hasiko da. Adibidez, Euskal jaia, Berbena eguna, Koadrila eguna...

Bilera hori maiatzaren 23an izango da 18:30ean Alondegian. Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak zaretenok, edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkezteko premia ikusiz gero, kultur etxeko bulegora zuzendu daiteke 943 861 056 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.