Behar duzuna ordaindu, ez besterik

Publizitatea 2017ko mai. 15a, 13:19
Gertuko arreta eskaintzen du Ekinek Erribera kaleko dendan.

Mara sortu du Ekinek, bezeroaren premietara egokitutako telefono eta Internet zerbitzuak eskaintzeko. Herriko enpresa izanik, gertuko zerbitzua ematen dute edozein arazoren aurrean.

Zer da Mara?

Internet eta telefono zerbitzuak eskaintzeko operadore baimena dauka Ekin Elektrizitateak orain bi urtetik, eta bere eskaintza merkaturatzeko sortu duen marka da Mara. Eskala txikiagoan, baina beste edozein operatzaile birtualek (Masmovil,Simyo,Digi, Tuenti …) daukan izaera berbera dauka merkatuan. Telefono mugikor, finko eta Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, beste edozein operadorek dauzkan berme berberekin eta hainbat hornitzailerekin dituen akordioei esker.

Zein da berezitasuna?

Merkatuan nagusi diren operadore handiek pakete itxiak saltzen dituzte gehienetan (mugikorra, telefono finkoa, Internet eta telebista) eta, askotan, berez behar ez dituen zerbitzuak jasotzen ditu bezeroak. Horrek hileroko fakturaren zenbatekoa garestitzen du. Mararekin bezeroak behar duen hori kontratatu ahal izango du, ez gehiago ez gutxiago: telefonoa (finkoa zein mugikorra) edota Internet mugikorrean zein etxean (aukeran, etxeko finkorik gabe eta Telebistarik gabe), merkatuko prezio lehiakorrenetan. Neurrira egindako eskaintza du.

Interneteko konexioa

Oraindik ere etxe eta baserri asko daude herri eta landagunean Interneteko konexio onik gabe. Marak hari gabeko sistema propioa garatu du operadore handiak behar bezala iristen ez diren lekuetan Interneteko konexio egokia eskaini ahal izateko. Dagoeneko dozenaka dira Marari esker Internetera abiadura handiz  konektatzen diren baserriak eta etxeak. 

Zerbitzua herrian bertan

Operadore handien aldean, gertuko zerbitzua izango du bezeroak edozein arazoren aurrean, arreta herrian bertan jasoko du eta.

Marari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan bide hauetako edozein erabilita (zenbait zerbitzu kontratatzeagatik opariak dauzka Ekinek egun hauetan):

Telefonoz: 943143097

e-mailez: ekinsl@ekinsl.com

Dendara etorriz: Erribera 6 20750 Zumaia

www.ekinsl.com