Patin lasterketa jokatuko da ekainaren 3an

Baleike 2017ko mai. 15a, 09:53

Haurren eta helduen lasterketak izango dira Zumaiako  V. Patin Lasterketan. Izen ematea zabalik dago: haurrek eskoletan (doan) eta helduek herrikrosa.eus webgunean.

Lerroko patinen lasterketa jokatuko da ekainaren 3an, arratsalde partean. 16:00etan haurren lasterketa izango da: Arranplatik abiatu, Narrondo ibaiaren bazterretik Ayra Durexeko zubiraino eta buelta Arranplara; 1,8 kilometroko ibilbidea. Izena emateko aukera zabalik dago, eskoletan. 

Helduen lasterketa 17:00etan hasiko da. Hauentzat ere Arranpla ingurua izango da irteera eta helmuga puntua, baina ibilbide luzeagoa egin beharko dute, Muniosoroko bidegurutzeraino joan-etorria, hain zuzen ere; 14,4 kilometroko ibilbidea. Izen-ematea zabalik dago, herrikrosa.eus webgunean.