Europako Txapelketan parte hartzeko txartela lortu du Iñigo Peñak

Francisco Cubelosekin bikotea osatuta lortu du Iñigo Peñak lehen postua Espainiako selekzioak Trasonako (Asturias) urtegian antolatu duen sailkapen estropadan, K2 1.000 metroko distantzian. [Zuzenduta]

Lauko piraguan ikusi dugu azken urteotan Iñigo Peña eta halaxe iritsi zen joan den udan Rion (Brasil) jokatu ziren Olinpiar Jokoetara. Atseden luze bat hartu ondoren, lau urteko ziklo berriari ekin dio Iñigok, eta oraingoz badu bide berriak probatzeko beta. Horrela, bikotea osatu du Francisco Cubelosekin eta badirudi ontzia oso ondo doala, Trasonasen egin diren hautaketa estropadetan lehenak izan baitira, atzetik sailkatu direnei hiru eta lau segundoko aldea aterata.

Emaitza honi esker, Iñigo Peñak aurtengo nazioarteko probetan parte hartzeko txartela lortu du, besteak beste, Europako Txapelketan eta Munduko Kopan. Munduko Txapelketarako berriz, abuztuan izango dituzte hautaketa probak.

Erlazionatuak

BIDEOA: Iñigo Peñaren K-4ak egindako estropada

Zumaia

Bosgarren postu bikain batean amaitu du Iñigo Peñaren K-4ak Rioko Joko Olinpikoetako final handia, 1.000 metrotakoa. Ikusi baduzue ed...
Iñigo Peña: "Hotzean pentsatuta, bosgarren egitea izugarria da"

Rioko Joko Olinpikoetako finalean bosgarren egin eta pare bat ordura ostatuan hartu du Iñigo Peñak Unai Aizpurua, Baleikerako elkarri...