Esku pilota txapelketa herrikoiko bosgarren jardunaldia jokatuko da gaur

Baleike 2017ko mai. 12a, 10:10

Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoia bere bosgarren jardunaldira helduko da gaur. Bi izango dira 18:30etik aurrera Odieta frontoian jokatuko diren norgehiagokak.

Lehenbizi, Gorostola eta Mendizabal, Eizmendi eta Juaristiren aurka neurtuko dira, eta, bigarren partidan, Tumas eta Lorenzo, G. Iribar eta Martijaren aurka.