Gaur ireki dute BM saltoki berria Ardantzabiden

Baleike 2017ko mai. 11a, 13:01
BM saltokiko lan taldea.

Atzo arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta gaur goizean ireki ditu ateak Ardantzabideko BM saltoki berriak. 

Denda berrian 15 langilek egingo dute lan, ia gehienak Zumaiakoak edo inguruko herrietakoak. 750 metro koadroko azalera dauka eta denetarik eskaintzen du, arrandegia eta harategia barne. Gaur goizen jendetza zebilen dendan, irekierak erakarrita. 1,8 milioi euroko inbertsioa egin du BM enpresa irundarrak Zumaiako saltokian.