Denda berrian 15 langilek egingo dute lan, ia gehienak Zumaiakoak edo inguruko herrietakoak. 750 metro koadroko azalera dauka eta denetarik eskaintzen du, arrandegia eta harategia barne. Gaur goizen jendetza zebilen dendan, irekierak erakarrita. 1,8 milioi euroko inbertsioa egin du BM enpresa irundarrak Zumaiako saltokian.