Peru-Harrirako familientzako irteera antolatu du Ludotekak, ikasturteko azkena

Baleike 2017ko mai. 10a, 18:01
Argazkia: http://turismo.navarra.com/

Zumaiako Ludotekak familientzako irteera antolatu du maiatzaren 21erako. Ikasturteko azkena izango da eta Iñaki Perurenak sortutako Peru-Harru museora joango dira. Zumaiako familia guztiei zabalik dago deialdi hau.

Maiatzaren 21ean, igandean, egingo da irteera. Goizeko 10:00etan abiatuko dira Ludoteka paretik eta 18:30ean helduko dira Ludotekara bertara. Egitarauan Peru-Harru museora bisita, bazkaria eta familiarteko jolasak izango dira.

Izen-ematea maiatzaren 12ra bitartean izango da zabalik Ludotekan bertan. Plaza mugatuak izango dira. Helduek 20 euro ordainduko dituzte eta haurrek 15.

Informazio gehiagorako ludoteka@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 143 264 telefonora deitu.