TAOn lan egiteko lau pertsona kontratatuko dira Zumaian uda sasoirako

Baleike 2017ko mai. 10a, 14:42

TAO bidez arautuko ditu Udalak herriko zenbait aparkatzeko gune, moila eta paolbidea hain zuzen ere. Lehenengoan errotazio azkarreko gunea ezarriko da; bigarrengoan TAO sistema. Gune horietan lan egiteko lau pertsona kontratatuko ditu, Urola Kostako lan poltsan irakurri dugunez. 

Iragarkian honako oinarriak eta baldintzak irakurri daitezke.

  1. - Astean bost egunean egingo da lan, astelehenetik igandera. Bi egun libre izango diztuzte eta horiek zehazteke daude.
  2. - Ezinbestekoa izango da euskara jakitea.
  3. - Baloratuko dira: Zumaian bizitzea, lan merkatuan txertatzeko zailtasuna izatea, aldi luzean langabezian egotea, 45 urtetik gora izatea.
  4. - Hiru hilabete lan kontratua eskainiko da, udako jardunaldian, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean.

Urola Kostako Udal Elkartearen lan poltsan argitaratutako iragarkia hemen duzue.