Larunbatean Hondarribian eta igandean Getarian jokatu dira Ligako laugarren eta bosgarren estropadak, hurrenez hurren. Hondarribian jubenil mutila laugarren izan da bi jardunaldietan, emakumezko absolutoa bederatzigarren Hondarribian eta zazpigarren Getarian, eta Gipuzkoako Ligan ateratako emakumezkoa zazpigarren bi estropadetan.
Datorren asteburuan Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute Mutrikun (larunbatean kanporaketak 16:30ean, eta igandean finalak 11:00etan). Zumaiak bi trainerilla aterako ditu: emakumezko seniorrena eta gizonezko jubenilena.