Gipuzkoako trainerilla ligako azken estropadak jokatuko dira asteburuan

Baleike 2017ko mai. 5a, 15:44

Gipuzkoako trainerilla ligako azken bi estropadak jokatuko dira asteburu honetan: bihar azken-aurrekoa jokatuko da Hondarribian (11:30ean) eta igandean azkena Getarian (11:00etan).

Zumaiak lau trainerilla eramango ditu bi egunetan: emakumezko seniorretan bi, eta gizonezkoetan, jubeniletan eta seniorretan bana.