Olarru Cup bela sariko laugarren estropada Getarian egingo da larunbatean

Baleike 2017ko mai. 3a, 13:50

Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen duen Olarru Cup bela sariko laugarren estropada Getarian jokatuko da larunbat honetan, Elkano arrantzaleen kofradiak antolatutako Antxoa Egunarekin bat egiteko. 

Goizeko 11:00etan hasiko da estropada eta, eguraldiak laguntzen badu, behintzat, kostatik gertu nabigatuko dute belaontziek, lurretik haien maniobrak ikusi ahal izateko. 

Sari-banaketa 15:00etan egingo da. Aurretik antxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek Getariako kirol portuko kapitaintzaren alboan egokituko den eremuan. 

Sariak honakoak izango dira: txapela eta bi lagunentzako hiruna afari Getariako jatetxetan.

Parte-hartzaileei egun honetarako prestatutako kamiseta bana banatuko die Elkano kofradiak.