Sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa landuko dute Hazilan proiektuan

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 3a, 11:35

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren laugarren deialdia egin du. honetan sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa gaiak landuko dituzte parte hartzaileek. Gai horiei buruzko ezagutzak eskuratu ondoren, eskualdeko enpresetan proiektuak landuko dituzte, ikasitako praktikan jartzeko.

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko (80 ordu, ekaina eta uztaila) eta, ondoren, TALENTU IHESA fasea, community manager espezialitatean (305 ordu, irailetik abendura).

Izena emateko epea maiatzaren 3tik maiatzaren 26ra bitartean izango da zabalik.

Orain arte egin ditugun 3 edizioetan 47 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 17 enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan...).

 

Programaren inguruko informazioa hemen aurki dezakezue.