Astinduren Egunarekin hasiko da larunbatean VI. Maiatza Dantzan

Baleike 2017ko mai. 2a, 13:43

Dantzaren nazioarteko hilabetea da maiatza eta azken urteotan bezala, Maiatza Dantzan ekimena jarri du martxan Astindu dantza elkarteak. Hasteko, larunbat honetan bertan, Astindu beraren eguna izango da. 

Freedance-en masterclass bat izango da larunbatean. Irakaslea Janire Bracamonte izango da eta hastapen mailakoa izango da. Herri Eskolak Sagarbiden duen gimnasioan emango da, 10:00etatik 13:00etara. Astinduko bazkideentzat doan izango da matrikula eta bazkide ez direnentzat 15 euro balioko du. 

Ondoren bazkaria izango da. Bazkideentzat doan izango da eta besteek 15 euro ordainduko dituzte. 

Datozen egunotan honako beste ekitaldi hauek izango dira:

Maiatzak 13, larunbata: Mugimendua eta marrazkia (pintura tailerra)

  1. Irakaslea: Laia Bedós.
  2. Familian (3 urtetik gora): 11:00-12:30.
  3. Helduak: 15:00-19:00.
  4. Herri Eskolako gimnasioan.

Maiatzak 20, larunbata. Dantzara

  1. 1. Hip hop. Team WaLe. Irakaslea: Alazne Martinez. 
  2. 2. Capoeira. Irakaslea: Igor Ezpeleta.
  3. 3. Dantza modernoa eta klasikoa. 21 dance street. Irakaslea: Celine Illarramendi.
  4. 4. Dantza garaikidea. Irakasleak: Josu Santamaria eta Arantza Iglesias. 
  5. 5. Cha cha cha, bachata eta rueda cubana. AGLdantza. Irakaslea: Angel Mari Oyarzabal.
  6. 18:30-20:00 Beheko Plazan. Euria eginez gero, Maria eta Josen.

Maiatzak 27, larunbata. Astindu & ZUMBen elkarlaneko emanaldia

  1. Irakaslea: Amaia Bernal.
  2. 22:30ean, Ondartxo plazan. 

Masterclass eta bazkide eta dantzazaleen eguneko bazkarirako, eta pintura tailerrerako izen-emateak, Kultur etxean (943861056) edo email honen bidez: astindu.zde@gmail.com.