Enpresa ideiak garatzen laguntzeko tailerrak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 2a, 09:46

‘Ekiten' izeneko tailer horien helburua, enpresa ideiak garatzeko baliabideak eskaintzea da. Bost saiotan banatuko da deialdi hori, eta bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile trebetasunak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Maiatzaren 17tik ekainaren 14ra bitartean izango dira tailerrak, 09:30etatik 13:30era, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Hauek izango dira landuko diren gai eta edukiak:

1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana.

2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka.

3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia.

4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen.

5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak.

 

Informazio gehiago hemen.