SANTELMOAK

(BIDEOA): Txarangaren dianak esnatu du Zumaia

Zumai txaranga eta harekin batera zihoazen gaztetxoak iratzartzaile mugikor bihurtu da gaur goizean. Azken urteotan bezala, txarangak jotako dianarekin esnatu da Zumaia, santelmoetako azken egunean. Seguruenez ordu txikitan oheratu diren askoek ez zutela esperoko modu honetan esnatzea.