San Joseko igogailua: bost proiektuen balorazioa

Baleike 2017ko api. 27a, 15:43

Mahai politiko-teknikoak hautatutako bost proiektuen inguruko balorazioa irakurri zuen Gorka Arregi udal arkitektoak San Joseko bizilagunekin egindako bileran.

Ondo ibili: “Xumetasuna lortzen du. Ormigoizko arkua du eta egurrezko pasarela. Irudi aldetik eta egiteko erraza”. 

Lau teilatu gainean: “Gehiegizkoa eta ingurumen aldetik ez du irtenbiderik ematen. Pasarela eskultura handi bat bezala planteatzen du”.

Delta Zumaia: “Soluzio ona ematen du baina proposamen hotza da. Ez da hain iradokitzailea eta karga poetiko gutxikoa da”.

Begira zubia: “Karga poetiko handikoa. Pasarela kale bihurtzen du. Zerbait gehiago transmititzen du eta egonaldirako guneak jasotzen ditu”.

Basoko argigunean: “Arintasuna oso egokitzat jotzen dugu. Argitasuna ikertu dute. Dorrea arintzea proposatzen du inpaktu bisuala txikitzeko”.