'Bidea' batzokiaren irekiera festa egingo da bihar arratsaldean

baleike 2017ko api. 26a, 18:12

Bihar, apirilaren 27an, 'Bidea' batzokiak ateak zabalduko ditu hilabeteetan itxita egon ostean. Inaugurazio festa bat egingo dute jabe berriek, 18:00etatik 20:00etara.

Yuli Aparicio eta Cristian Gonzalez sukaldariak izango dira batzoki eraberritua kudeatuko duten pertsonak. Ostalaritza munduan esperientzia handia dute biek, eta ilusioarekin hartu dute proiektu honen gidaritza.