SANTELMOAK

(BIDEOA) The Derty Gerties, doinu irlandarrak Zumaiako kaleetan

Baleike 2017ko api. 23a, 22:08

Txarangak izaten ditugu kalez kale, baita, noizean behin, batukadak ere. Gaur, ordea, Irlandako folk doinuak entzuteko aukera izan da San Telmo egun bezperan. Beheko Plazatik abiatuta, The Derty Gerties taldeak Erribera kalean jo ditu hainbat kanta inguratu direnen gozamenerako.