Laugarren errondara sailkatu da Imanol Yeregi Zarautz Pro surf txapelketan

Baleike 2017ko api. 20a, 21:25
Nazioarteko surf txapelketa ari dira jokatzen Zarautzen.

Zarautzen jokatzen ari den nazioarteko surf txapelketako hirugarren erronda gainditu du Imanol Yeregi zumaiarrak. Kanporaketako onena izan da, Aritz Aranburu, Ugo Robin (Frantzia) eta Leon Glatzerren (Alemania) aurretik. Yeregik eta Aranburuk egin dute aurrera laugarren errondara.

Itsasoaren baldintzak ez dira onenak, baina olatu txikietan ere trebea dela erakutsi du gaur Imanol Yeregik Zarautzen. Ez zuen kanporaketa erraza, baina zumaiarra lehen postuan egin du aurrera, 11.34ko puntuaketarekin. Aritz Aranburu zarauztarra izan da bigarren, 11.26rekin. Ugo Robinek (8.03) eta Leon Glatzerrek (6.97) ez dute aukera handirik izan.

Hasieran batean, bihar jokatuko da laugarren erronda. Imanol Yeregiri zortzigarren kanporaketa egokitu zaio, Nolan Rapoza (AEB), Nelson Cloarec (Frantzia) eta Halley Batistaren (Portugal) aurka.