Pulporen harrobiko taldeak finaletara heldu dira Agredan eta Corrales de Buelnan

Baleike 2017ko api. 16a, 10:10

Aste Santuarekin batera, harrobiko eskubaloiko bi txapelketa garrantzitsu jokatzen dira, Agredan (Soria) eta Corrales de Buelnan (Kantabria). Bi txapelketa hauetan izan dira Pulpoko taldeak eta bi mailatan finalera ere heldu dira. 

Hala, Agredako txapelketan, finala jokatuko dute Pulpoko infantil mutilek, gaur, 15:30etik aurrera. Aurkaria Alcala de Henareseko Iplacea taldea izango da. Partida hau streaming bidez emango da eta hemen bertan ikusteko aukera izango duzue. 

Kantabrian, berriz, Pulporen alebin neskak heldu dira maila honetako finalera. Alacanteko Elx taldea izango dute aurkari, 12:15etik aurrera.