Spot lehiaketa Zumaiako gazteentzat

Baleike 2017ko api. 10a, 14:52

Euskararen Aholku Batzordearen ekimenez, spot edo iragarkien lehiaketa bat antolatu du Zumaiako Udalak, Baleike kultur elkartearen eta UEMAren laguntzarekin. Lehiaketaren helburua da gazteen artean euskarazko sormena bultzatu eta euskararen erabilera sustatzea. 1999an edo 2000an jaiotako gazte zumaiarrek hartu ahal izango dute parte, 3-4 laguneko taldetan.

Iragarkiak 20-30 segundo artekoak izango dira, euskarazkoak, eta hauxe da gaia: ABIZENAK EUSKARAZ.

Lanak 2017ko maiatzaren 2ko eguerdiko 12:00ak baino lehen bidali beharko dira, eta bi sari emango dira: lanik onenarentzat 200 euroko erosketa txartela, eta 100 eurokoa publikoak hautatzen duenarentzat. Bigarren sari hori erabakitzeko bideoak baleike.eus gunean jarriko dira, botoa emateko aukerarekin.

Esku-orrian daude oinarriak osorik, eta argibide gehiago jasotzeko idatzi mezu bat spota@zumaia.eus helbidera.

Oinarriak: