KORRIKA ZUMAIAN

Korrikaren amaiera zuzenean baleike.eus-en

Baleike 2017ko api. 8a, 18:22
Iframea:

Igandean iritsiko da Korrika helmugara, Iruñeara, martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta 11 egunez Euskal Herrian 2.557 kilometroko ibilbidea osatu eta gero. Hasiera ekitaldia Internet bidez zuzenean eskaini genuen euskal hedabideen arteko elkarlanari esker; amaiera ekitaldirako ere saio berezi bat prestatu dute eta hamaika webgunetatik jarraitu ahal izango da zuzenean, tartean baleike.eus-en. Beraz, ez baduzue Iruñeara joateko aukerarik, hemen izango duzue azken festan murgiltzeko aukera. Emisioa 11:45ean hasiko da, 13:20ra arte.