M7 ONTZIRATU

Iñaki Agirrezabalaga: "Herri ekimenaren bidez praktikara eramatea aberasgarria da"

Baleike 2017ko api. 8a, 13:58

Iñaki Agirrezabalaga (alkate 2007tik 2015era)

"Nik uste dut ariketa demokratiko baten gauzatzea dela, legalki egin ezin den kontu bat herri ekimenaren bitartez praktikara eramatea, eta hori aberasgarria da, beste gauza batzuen artean, herri guztia inplikatzen duelako gauzak garantia guztiekin egiteko. Eta ariketa horretan, herrian sortu den hartu emana eta elkar truke guztia agerian jartzeko modukoa iruditzen zait. Ariketa demokratikoak berak dakarren hori guztia ona da".