Deustuko Unibertsitateko jardunaldietan hizlari izan dira Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak

Baleike 2017ko api. 3a, 21:32

“Bikaintasun zientifikoa, zientzia irekia eta gizarte eraginarekin elkarbanatzeko planean europar eztabaidarekin bat eginez”, Maria eta Jose ikastetzeak Deustuko Ikerkuntzako Gizarte Eraginaren I. Jardunaldietan parte hartu du. Euskal Herriko proiektu aitzindari bezala jotzen du ikastetxeak, “non nesken zaletasun zientifiko eta teknologikoaren sustapena lantzen den”. 

Proiektu hau ikerkuntza munduko emakume profesionalen irakaskuntzarako sentsibilizazio ekintza eta joeretan dago oinarrituta. INSPIRA Deustuko Unibertsitateak eta Elhuyar Fundazioak bultzatutako proiektua da eta Innobasquen lankidetza eta FECYTen babesa du.

INSPIRA proiektuaz gain, WASTE4THINK eta ETORKIZUNA ERAIKIZ bezalako proiektuak aurkeztu ziren eta Gipuzkoako Foru Aldundia, DeustoTech, Unibasq edo Bizkaiko Foru Aldundia bezalako entitateek hartu dute parte proiektu hauetan.

“INSPIRAk gure ikastetxea aukeratu zuen jardunaldi hauetan parte hartzeko eta gure ikasle diren Maddi Etxabe, Naroa Egaña eta Nerea Zabaleta izan ziren hizlariak”, azaldu dute ikastetxetik.

“Zientzian oinarritutako proiektu eta erakundeekin elkarlanean” jarraituko dutela iragarri dute; “horrela, egungo gizarte eta eraldaketa onuragarriei erantzuna ematen dion etorkizuneko ikastetxe eraginkorra izanez”.