(BIDEOA) Txanala Beduara heltzen

Baleike 2017ko mar. 31a, 19:40

Zumaiako Herri Eskolan berriztatu duten 80 urte inguruko txanala zaharra gaur itzuli da uretara. Trikitixa doinuak lagun zirela uretaratu dute eta, ondoren, arraunean Beduara eraman dute. Han txalapartarekin egin diote harrera, bideo honetan ikus dezakezuen bezala.