Pala txapelketa herrikoiaren izen-ematea zabaldu da

Baleike 2017ko mar. 28a, 22:51

Zabalik dago jada IV. Zumaiako nesken arteko eta mutilen arteko pala txapelketa herrikoirako izen-ematea. Apirilaren 10era arte egongo da epea zabalik. 

Bi txapelketa ezberdin izango dira: mutilen artekoa banaka eta nesken artekoa binaka.

Partida bakoitzak 30 tantutara izango da eta teniseko pilotekin jokatuko dira. Partidak Odietan jokatuko dira, astearte eta ostegun arratsaldetan, eta larunbat goizetan. 

Izenak Txikixa tabernan emango dira. Pertsonako 5 euro ordainduko da; bikoteen kasuan, 10 euro. Sariak izen-ematearen araberakoak izango dira.