Kode_Eskolaren Campus teknologikora joateko autobusak izango dira Zumaiatik

Baleike 2017ko mar. 22a, 09:14

Aste Santuko opor hauetan Kultura digitala [kode_tu] izeneko campus teknologikoa edo proiektua zabalduko du Kode_Eskolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orona Fundazioaren laguntzarekin. 5 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako ekimena da eta programatzen ikastea du xedea. 

Programa hau apirilaren 10, 11 eta 12an egingo da Orona Ideon (Donostian) eta bertara joateko autobus zerbitzua izango da Zumaiatik. 

Campus honen inguruko informazioa eta izen-emateko aukerak Kode-eskolaren webgunean dituzue, hemen. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko.