Telmo Trenado Deustuko ikasleekin egongo da Ika-Mizkaren bosgarren edizioan

baleike 2017ko mar. 20a, 13:33

Edizio honetan euskara, teknologia berriak eta anglisizmoen erabileraren arteko harremanei, eraginei, abantailei eta desabantailei buruz eztabaidatuko da. Aurtengo Ika-Mizkaren hirugarren eta azken saioa Deustuko Unibertsitatearen Campusean izango da asteazkenean.

Euskararen jakintzari eta batez ere erabilerari buruzko sentsibilizazioa lantzeko asmoz, 2012an Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Sailarekin batera sortutako proiektua da Ika-Mizka.

Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta batez ere teknologia berrietan euskarak duen presentziaz hitz egingo da. Horrez gain, teknologia hauetan euskararen erabilera eta beste hizkuntzen eragina zenbatekoa den aztertuko da, besteak beste. Asteazkenean izango da aurtengo Ika-Mizkaren azken saioa, eta bertan izango da Telmo Trenado youtuberra.