Darahliren 10. urteurrena: egitaraua

Baleike 2017ko mar. 16a, 16:17

Darahli elkarteak 10 urte beteko ditu aurten. Horretarako erakusketa eta beste zenbait ekintza antolatu ditu.

Hemen duzue egitaraua:

Martxoaren 20tik apirilaren 3ra.

Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen erakusketa. Ikus-entzunezkoen txokoa eta informazio mahaia izango dira, besteak beste.

Martxoak 24.

Hassanna Aalia Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia. 19:00etan Oxford aretoan.

Martxoak 25.

Ume jolasak eta tailerrak. 12:00etan, Kofradiako plazan.

Martxoak 31.

Darahli 10 urte: hautsitako denbora ikus-entzunezkoaren aurkezpena. 19:00etan, Oxford aretoan.

Apirilak 1.

Mannequin Challenge erraldoia. 12:00etan, Kofradiako plazan.

Apirilak 2.

Zukan Trio hirukotearekin, saharar musika bertsionatua. 12:30ean, Oxforden.