XX. Zumaia-Getaria neguko bela liga larunbatean amaituko da azken estropada batekin

Baleike 2017ko mar. 15a, 11:27

Larunbatean amaituko da XX. Zumaia-Getaria neguko liga azken estropadarekin. Getariatik aterako da goizeko 11:00etan, Donostia parean kokatuko den buia bati itzulia eman eta Getariara itzuliko dira. 

Ligako sailkapena oso estu dago jardunaldi bakarraren faltan. Bi ontzi daude buruan, Ai Ama eta Andarax. Beraz, emozioa ziurtatuta dago. Gero, amaieran, 21:00etan, sari-banaketa eta afaria egingo da kirol portuko Algorri jatetxean.

Bestalde, Olarru Cup 2017 bela saria hasiko da inguruko bela zaletuak animatzeko. Zeharkaldiak eta proba teknikoak tartekatuko dira.

Jokatuko diren jardunaldietako bi, maiatzaren 27koa eta ekainaren 3koa, Gipuzkoako Gurutzaontzi Ligarako puntuagarria da. Hilaren 27koa Euskadiko Gurutzaontzi Txapelketarako baliagarria ere izango da.

Zumaiako Santixo Klub Nautikoak antolatutako Olarru Cup saria martxoa eta iraila artean jokatuko da. Era guztietako belaontziek hartu ahal izango dute. Izenak emateko formularioa bete beharko da eta posta elektroniko bide bela@clubnauticozumaia.com helbidera bidali edo klubak Zumaiako kirol portuan duen bulegoan utzi. Bertan aurkituko dituzue sarian parte hartzeko bete beharrezko baldintzak.

Honako probak aurreikusten dira:

  1. 01. Getaria-Donosta-Getaria: 2017-03-18 / 11:00etan.
  2. 02. Zumaia-Zumaia (triangelua): 2017-04-01 / 11:00etan.
  3. 03. Zumaia-Zumaia (bidea aukeratzeko): 2017-04-22 / 11:00etan.
  4. 04. Zumaia-Hustubidea-Zumaia (erlojuaren aurka): 2017-05-06 / 11:00etan.
  5. 05. Zumaia-Zumaia (Gipuzkoako txapelketa): 2017-05-27 / 11:00etan.
  6. 06. Zumaia-Zumaia (triangelua): 2017-06-03 / 11:00etan.
  7. 07. Zumaia-Ondarroa: 2017-06-17 / 10:30ean.
  8. 08. Zumaia-Zumaia (triangelua): 2017-07-01 / 11:00etan.
  9. 09. Zumaia-Hustubidea-Zumaia: 2017-07-15 / 11:00etan.
  10. 10. Zumaia-Zumaia (triangelua): 2017-07-29 / 11:00etan.
  11. 11. One Sails saria (triangelua): 2017-09-02 / 11:00etan.
  12. 12. Zumaia-Zumaia (triangelua): 2017-09-16 / 11:00etan.
  13. 13. Zumaia-Hustubidea-Zumaia: 2017-09-30 / 11:00etan.

Parte-hartzaileek bi estropada txarrenak baztertzeko aukera izango dute sailkapen orokorrera begira.