'Zer gertatzen ari da Brasilen?' hitzaldia ostegunean gaztetxean

Baleike 2017ko mar. 13a, 20:43

Ostegunean Brasilgo egoera hobeto ezagutzeko aukera izango da Torreberri Gaztetxean. Iaz Askapenako brigadista gisa Brasilen izan ziren kideak etorriko dira han ikusi eta ikasi zutena konpartitzeko. MST Lurrik gabeko nekazarien mugimendua, eskuinak boterea hartu osteko egoera politiko eta soziala, besteak beste.

"30 urte borrokak uztartzen" lemapean antolatu dituzte Askapena talde internazionalistaren aurtengo brigadak. Alde batetik, Askapenak berak 30 urte betetzen dituelako eta bestetik, ibilbide horretan milaka euskal herritarrek munduko txoko askotako borrokak lehen eskutik ezagutzearekin batera Euskal Herriko borrokak aditzera eman dituztelako.

Aurkezpen kanpainan buru belarri dabiltza eta Zarautz, Orio eta Zumaian ere aurkezpenak egingo dituzte.  Hauexek dira hurrengo egunetan Zumaian eta Zarautzen antolatu dituzten aurkezpen hitzaldiak:

Martxoak 16, Osteguna
19:00. Aurkezpena Zumaiako Torreberri gaztetxean. Brigadista ohien
hitzaldia Brasili buruz.

Martxoak 23, Osteguna
19:00. Brigadista ohien hitzaldia Herrialde Katalanei buruz, Zarauzko
Putzuzulo gaztetxean.

Martxoak 26, igandea
19:00. Bretainiari eta ZAD Zone A Defendreri buruzko hitzaldia, Zarauzko
Putzuzulo gaztetxean. Ondoren, kontzertu akustikoa izango da, Isuo eta
Kezman bikotearen eskutik.

Brigaden inguruko Informazio guztia Askapenaren webgunean dago:
http://askapena.org/eu/brigadak/brigadak2017-0